top of page

     Gasteizen jatorri eta kultura desberdinetako pertsonak bizi gara eta hau oso garrantzitsua da gizarterako eta eskolarako. Horregatik, Erdizkalauetan esolan elkarbizitza sustatu nahi dugu elkar ezagutza eta aitortzaren bitartez.

 

   Haurrak etorkizuneko bizilagunak izango dira eta hori aintzat harturik, balioen hezkuntza eta aniztasunaren errespetua hartzarotik bultzatzea ezinbestekoa da, giza eskubideak oinarri izanik. Honen baitan, haur eta gazteekin landu daitezkeen hainbat ekintza eta programa abiarazten ditugu urtero.

 

   Gure eskolan badaude euskara eta gaztelania hitz egitaz gain, beste hizkuntza batzuk hitz egiten dituzten haurrak; hala nola, ingelesa, frantsesa, errumaniera edota portugesa.

 

    Horregatik, hainbat jarduera eta ekintza aurrera eramaten ditugu ikasturtean zehar kultura ezberdinak ikastearen helburuarekin. Izan ere; errealitatea ezkutatzen duten estereotipoei, aurreiritziei eta ideia murriztaileei aurre egiteko, ñabardurei behatzen ikasi behar dugula uste dugu.

 

 

 

 

 

ANIZTASUNA LANTZEKO IPUINA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

https://www.donostia.eus/taxo.nsf/fwNweb?ReadForm&idioma=eus&id=A390667&

https://www.donostia.eus/info/ciudadano/aniztasuna_kanpainak.nsf/voWebContenidosId/NT00000922?OpenDocument&idioma=eus&id=A390667418971&cat=Educando%20en%20diversidad&doc=D

http://www.unescoetxea.org/ext/manual_EDS/pdf/09_diversidad_euskera.pdf

 

ANIZTASUNA

bottom of page