top of page

 

 

Txiki Park

 

Urtean behin Gasteizko txiki parkera joaten dira autobusez. Txango hau gurasoak parte hartzen ez duten bakarra da, beste guztietara gurasoak ere etortzen dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Garaioko urtegira

 

Ekaina aldera goiza pasatzera joaten dira urtean behin Haur Hezkuntzako umeekin. Gurasoak autobusean etortzen dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Igerilekua ezagutzen

 

Gaur gelan egon beharrean, igeri egiten ikastera joan gara igerilekura. Han monitore batzuk egon dira gurekin eta jolas desberdinak egin ditugu uraren barruan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Inauterietako jaialdia

 

Mozorroak prestatu ditugu, gure gelan dantza bat ikasi dugu eta jaialdian beste gela guztiekin batera aurkeztu diegu gurasoei.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Agate deuna

 

Egun horretan egurrezko makil bat eraman dugu klasera baserritarrez jantzita eta aurreko astean lantzen egon ginen abestia abestera irten ginen kalera.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Noskiren bisita

 

Noski gure gelara etorri da, gu ikustera eta opariak ekartzera. Ondoren eskola guztia bildu gara patio nagusian eta berarekin primeran pasa dugu dantzatzen eta abesten.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Olentzero 

 

Olentzero etorri baino bi egun lehenago, Entzia mendizerrara, Opakuako txabola batetara joaten dira. Autobusez joaten dira umeak eta txikienekin gurasoak ere joaten dira. Olentzero eskolara datorrenean arrera egiteko, klaseko azken egunean baserritarrez jantzita etorri gara klasera. Oso urduri egon gara Olentzero eta Maridomingi ikusi arte. Orduan Olentzeroren abestia kantatu dugu eta dantzatzen ibili ondoren, banaka gutuna entregatu diegu. Bukatzeko, Olentzero gure klasera etorri da agurtzeko eta opariak eman dizkigu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Udazkenarekin harremanetan

 

Irailaren 21ean udazkena hasi denez eta urtaroak lantzen gabiltzanez, hostoak biltzera joan gara parkera ondoren, gelan mural bat egiteko.

Eskolako ekintzak

bottom of page