top of page

Eskolaz kanpoko ekintzak

     Eskolan egiten diren orduetaz gain, beste ekintza batzuk eskaintzen dira. Hauek, eskolako ordutegi hezitzailetik kanpo burutuko dira, ikasle talde ez-ohiko batekin eta beste moitore edo begirale expezializatuak egongo dira, jarduera zehatza aurrera eraman ahal izateko.

 

    Honetaz gain, ekintza bakoitza leku batean egingo da eta  astean ordu bakarrekoak izango dira.

 

     Hauetan sartzeko, lista batzuk aterako dira, apuntatu ahal izateko eta behin hau eginda, kuota bat egongo da urtean behin edo hiruilabetero ordaintzeko.

 

- Ingelesa: Astelehenetan 16:30 / 17:30. 

 

- Dantza: Astearteetan 16:30 / 17:30.

 

- Antzerkia: Asteazkenetan 16:30 / 17:30.

 

- Jolas anitzak: Ostegunetan 16:30 / 17:30.

 

Psikomotrizitatea: Ostiraletan 16:30 / 17:30.

    Ingelesa: Astelehenetan 16:30 /17:30

 

   Saio hauetan umeen ingeles mailari erreparatuko zaie eta hortik abiatuta jolas eta jarduera ezberdinak egingo ditugu. Hala nola, simon says, bingo (irregular verbs), ...

 

    Dantza: Astearteetan 16:30 / 17:30

 

   Saio hauetan umeek musika eta erritmo anitzekin trebatuko dira, dantza ezberdinak ikasiz. Noizean behin ikasitakoarekin ikuskizun bat egingo dute.

 

Jolas anitzak: Ostegunetan 16:30 / 17:30.

 

   Saio hauetan adin ezberdinetako haurrak elkartuko dira jolasean aritzeko. Jolas ezberdinen bidez, umeen koordinazioa, lan talderako gaitasuna, psikomotrizitatea, lateralitatea, harreman sozialerako gaitasunak eta kooperazioa landuko da, dibertsioa eta gozamena inoiz baztertu gabe.

 

    Antzerkia: Asteazkenetan 16:30 / 17:30.

 

   Saio hauei esker, antzerkiaren munduan murgiltzeko aukera izango dute, rol eta pertsonai ezberdinak interpretatuz. Era berean, eskulanak egingo ditugu gure jantziak eta elementu osagarriak egiteko.

 

Psikomotrizitatea: Ostiraletan 16:30 / 17:30.

 

   Saio hauen bidez, haurrek psikomotrizitatean harituko dira, hau da, mugimenduan. Batzuetan saio gidatuak egingo dira, baino gehienetan ez-gidatuen bidez lan egingo dute. Haurraren mugimendua garatzeko balio dute eta era berean, jolas sinbolikoa eta lateralitatea lantzen da.

Unknown Track - Unknown Artist
00:00
Unknown Track - Unknown Artist
00:00
Unknown Track - Unknown Artist
00:00
bottom of page