Eduki zehatzak
1- BLOKEA: GORPUTZA ETA NORBERAREN IRUDIA.
-
Norberaren gorputza aztertzea eta ezagutzea. Gorputzaren ezaugarriak eta nolakotasunak identifikatzea, bai eta ingurukoekin alderatuz dituzten aldeak eta antzekotasunak ere.
-
Norberaren ezaugarriak balioesten eta onartzen joatea, bai eta norberaren aukerak eta mugak ere.
-
Norberaren gaitasunean eta aukeretan konfiantza izatea, eskuragarri dituen eginkizunak eta ekintzak gauzatzeko.
-
Gorputzaren oinarrizko beharrak identifikatu, adierazi, arautu eta kontrolatzea. Behar horiek betetzeko norberaren gaitasunetan konfiantza izatea.
-
Gorputza eta kanpoko errealitatea aztertzean zentzumenak erabiltzea, eta hautematen diren sentsazioak eta pertzepzioak identifikatzea.
-
Gorputz-eskema gero eta errealagoa eta osoagoa egin eta adieraztea.
-
Norberaren gorputzari lotuta, espazio-erreferentziak ezartzea.
-
Norberaren aldaketa fisikoei hautematea, eta denboraren joatearekin duten loturari.
-
Norberaren eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, bizipenak, lehentasunak eta interesak identifikatu eta adieraztea. Norberaren sentimenduak eta emozioak pixkanaka kontrolatzen ikastea.
-
Ingurukoen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, aldeak errespetatzea eta jarrera diskriminatzailerik ez izatea.
3- BLOKEA: JARDUERA ETA EGUNEROKOTASUNA.
-
Ohitura osasungarriak gero eta modu autonomoagoan gauzatzea: gorputzaren higienea, elikadura eta atsedena. Jardute horri loturiko eremuak eta objektuak behar bezala erabiltzea.
2- BLOKEA: JOLASA ETA MUGIMENDUA.
-
Jolas-egoeretan eta eguneroko egoeretan, norberaren gorputzak eta ingurukoenak dituzten mugimen-aukerak eta -mugak aztertzea eta aintzat hartzea.
-
Oinarrizko mugimen-trebetasunak pixkanaka kontrolatzen ikastea (martxa, lasterketa, jauziak, jaurtiketak, oreka...). Trebetasun berriak ikasteko ekimena eta norberaren hobekuntzan aurrera egiteko nahia.
-
Jolasaren bitartez ingurunea aztertzea: mugimen- eta zentzumenjolasak, jolas sinbolikoak eta arauak dituztenak. Jolasa gozatzeko eta ingurukoekin harremana izateko bidetzat hartzea.
-
Konfiantza izatea norberak ekintzarako dituen aukeretan; eta partehartzea eta ahalegina egitea, nola jolasetan hala ariketa fisikoa egitan.
4- BLOKEA: NORBERAREN ZAINTZA ETA OSASUNA.
-
Ohitura osasungarriak gero eta modu autonomoagoan gauzatzea: gorputzaren higienea, elikadura eta atsedena. Jardute horri loturiko eremuak eta objektuak behar bezala erabiltzea.
-
Eguneroko jarduerak —otorduak, atsedena, higienea eta lekualdaketak— arautzeko ezarritako jokabide-arauak onartzea eta balioestea. Arau horiek betetzeko gero eta ekimen handiagoa izatea.