top of page

Jantokia

Jantokian gelditzen diren umeek egiten duguna

 

    Goizeko klaseak bukatzerakoan, amantalak jartzen ditugu eta jantokiko arduradunarekin biltzen gara jantokira joateko. Sartu baino lehen eskuak garbitzen ditugu eta mahaietan esertzen gara. Bazkaltzen dugu ordu biak arte eta gelditzen zaigun denboran,                                       ekintza desberdinak egiten ditugu. Patiora atera jolastera, filmak                                                           ikusi, liburuak irakurri, …

 

     Eta ordu bi eta erdiak izaterakoan, jantokiko arduradunarekin                                                                 gelara goaz eta etxean bazkaltzen duten gelakideekin                                                                           elkartzen gara.

Jantokian ematen den janariaria

 

     Janaria ez da katering batetik ekartzen, guk geuk eskolan daukagun baratzetan ekoizten dugun janaria prestatzen dugu orokorrean eta zeozer falta zaigunean, gure planteamendua jarraitzen duen nekazari batek eskura usten dizkigu. Era honetan lortzen duguna da, umeek jaten dutenarekin harreman gehiago izatea eta elikagai naturalagoak jatea da.

 

      Gurekin lan egiten dute sukaldari profesional batzuk eta eskaintzen dizkiguten menuak egokituak daude elikadura orekatu eta on bat mantentzeko. 

 

Jantokian janari ekologikoa

 

    Nekazaritza ekologikoa, organikoa edo biologikoa, nekazaritza-ustiategi autonomo bat lantzeko sistema bat da, eta baliabide naturalen erabilpen ezin hobean oinarritzen da. Sistema horretan, ez dira produktu kimikorik erabiltzen ezta genetikoki eraldaturiko produkturik (GEP) ere ez (ez ongarrirako eta ez izurriteen aurka joateko). Modu horretan, elikagai organikoak lortzen dira, lurraren emankortasuna mantentzen da, eta, era berean, ingurumena errespetatzen dugu.

 

   Nekazaritza organikoaren helburu nagusiak dira osasungarri eta kalitate hobea duten produktuak ekoiztea, betiere sintesi-sustantzi kimikorik gabeko eta prozedura sostengarrien bitartez lortutako produktuak izango dira.

 

    Nekazaritza-mota hau ekoizpenaren kudeaketaren sistema globala da, eta laborantzasistemen osasuna areagotzen eta goratzen ditu; aniztasun biologikoa, ziklo biologikoak eta lurzoruaren aktibitate biologikoak barne.

bottom of page