top of page

Gure gorputza ezagutu

Unitate didaktiko honetan giza gorputzean oinarrituko gara, haurrek nork bere gorputza ezagutzen hasteko.

 

Helburu nagusia haurren nortasun osasuntsu bat eraikitzen ahalbidetzea, laguntzea eta sustatzea da. Mutil eta neska sortzaileak, estimulatuak, azkarrak, psikologikoki eta sozialki orekatuak hezitzea hain zuzen ere. Horretarako, haurrek gorputza eta identitatea garatu behar dute jolas eta mugimendu desberdinen bitartez, egunerokotasuneko autonomia garatzeaz batera.

Adin honetan, bi urteko haurrak mundua ezagutzen ari dira eta norbere gorputza arakatzen ematen dute eguna. Beraien inguru hurbila ezagutzen hasi behar dira, bai eta ahozko lengoaia eta gorputz eta komunikazio adierazpena ere.

Unitate didaktiko honi esker, lau urteko neska­ mutilek beren gorputza gero eta gehiago ezagutu eta kontrolatuko dute: 

- euren gorputz atalak bereizten ikasiko dute

- desplazamenduak hobetuko dituzte  

 

Jolas­ jarduerak egingo dituzte eta abestien bitartez, gela osoarekin nahiz talde txikitan jolasean, adiskidetasuna, laguntasuna eta taldearekiko identifikazioa sustatuko dugu.

bottom of page