top of page

Ikaste prozesua

    Ikaste prozesua hiru kontzeptu garrantzitsu hartzen dute parte; ikasleak, irakasleak eta edukiak, eta hauen artean elkar eragina izan behar dute. Gure eskola, ikuspegi eraikitzailean oinarritzen da eta honen helburua garapen integrala lortzea da eta horretarako gaitasun kognitiboak, motrizak, afektiboak, oreka pertsonalezkoak eta harremanezkoa garatu behar ditu. Hauek garatzeko EDUKIAK: kontzeptuzkoak (jakin), prozedurazkoak (egiten jakin) eta jarrerazkoak (izaten eta elkar bizitzen jakin) bete behar dute. Honekin batera, autokritikoak izaten irakatsi behar diete eta hausnarketa egitera bultzatu bhear dituzte haurrak.

 

   Ikuspegi eraikitzaile honetan aniztasuna eta esperientzia kontutan hartu behar da, honetarako irakaskuntza haurren esperientzietara, erritmora, ikasteko era indibiduala eta motibazioa kontutan hartu beharra dago.

 

Ikuspegi honek bi funtzio ditu:

 

                                           1. Sozializatzea

                                           2.Ikaste esanguratsua.

 

Hala ba, ikaste prozesua esanguratsua izan behar da eta horretarako ezinbestekoa da irakaslea.

Beraz, IRAKASLEAREN BETEBEHARRA hurrengoa da:

 

- Komunikazio bideak eraiki

- Esfortsu eta gaitasunak baloratu

- Autonomia sendotu

- Iritzi publikoa bultzatu

- Egiten eta esaten dutenari zentzua bilatzea

- Irakaslea estrategikoa izan

- Laguntza egokia eskaini

- Planifikazioa malgua, ikaslearen beharretara egokitu

- Ikasleen aurrezagutzak eta aportazioak kontutan hartu

- Autoestimua eta autokontzeptu positiboa sustatu

- Erronkak eta desafioak eskurgarri jarri

 

 

      Esan bezala, ikaste prozesua esanguratsua izan behar da eta horretarako beharrezkoa da marko teoriko bat sortzea eta horretan ikasleak parte hartzen du. Ikasleek bizitzako esperientzien arabera ikasiko dute eta eskema propioak sortuko dituzte. Ikasketa esanguratsua emateko ezinbestekoak dira irakasleak. Hauek, ikasleak garatzeko aukera eman behar diete eta ezagutza mota desberdinak barneratzen lagundu ere. Irakasleek funtzio batzuk dituzte, goian aipatu dugun bezala. 

 

Guzti hau hobeto ulertzeko, hurrengo eskema honetan ongi antolatuta ikusiko duzue. 

 

 

bottom of page