top of page

JARDUERAK

    Ondoren aipatuko ditugun jarduera guztiak adostutako bi asteetan burutzeko izango dira. Sarreran aipa bezala, jarduera guztien helburua nagusia gorputza ezagutzea da, baina jarduera bakoitzak bere helburu propioak ditu, ondorengo azalpenetan ikusiko dugun bezala. Hauetako jarduera batzuk lehenengo eta bigarren astean errepikatuko dira, haurrek ezagutzak ondoen barneratzeko. Beraz, kontutan hartu behar izango dugu jarduera batzuk eraldatu ahal izango ditugula errepikakorrak ez suertatzeko.

 

    Taula bakoitzean, jarduera bakoitzeko izena, helburuak, taldekatzea, jardueraren garapena, denbora, lekua, beharrezko materialak eta irakaslearen papera ageri da. Modu honetan, irakaslearentzat jarduerak ulertzeko eta azaltzeko baliagarriagoa izango da, baita jarduerak erraz identifikatzeko ere. “Zentzumenak” jardueraren barnean bost jarduera desberdin aurki ditzakegula aipatzekoa da. Hauek bi asteetan errepikatuko ditugu, bakoitza astean behin. Beraz, aste batetik bestera materialak aldatuko ditugu, haurren zentzumenak gehiago estimulatzeko.

 

      Hasteko, hurrengo zerrenda honetan jardueren izenak aipatuko ditugu eta ondoren, taula batzuen bitartez jarduera guztien garapena azalduko dizuegu:

 

1. Gorputza ezagutzera goaz!

 

2. Psikomotrizitate saioa

 

3. Zein polita den nire gorputza (abestia)

 

4. Gorputzarekin marraztu

 

5. Aurpegiaren puzzlea

 

6. Bugi­ bugi (abestia)

 

7. Aurpegi etxea (abestia)

 

8.Itzalekin esperimentatzen

 

9. Zentzumenak (Ukimena, dastamena,

 

    entzumena, ikusmena eta usaimena)

              +

Arbela digitalean egiteko jarduerak:

bottom of page