top of page
10. jarduera:      Zentzumenak lantzen
Bitxikeriak:

Dastamenaren inguruko zenbait bitxikeria:

 

  • Gizakiok 10.000 dastamen-papila inguru dauzkagu jaiotzen garenean, baina hazi ahala galtzen goaz eta mingainekoak bakarrik gelditzen dira.

 

  • Gizakiok jaioberritan aski garaturik du dastamena, dastamen-papilak jada funtzionamenduan zituelako amaren sabelean. Jaioberriak gozoa, garratza, gazia eta mikatza bereizten ditu, baina gustukoen gozoa du. Bizitzako laugarren hilabete aldera zapore gaziak onartzen hasten da.

     

     

     

     

     

     

     

     

     

Ukimenaren inguruko zenbait bitxikeria:
  • Larruazala giza gorputzeko organorik handiena da, gorputz osoa estaltzen baitu.

  • Larruazalak bizirik irauteko oinarrizko funtzio batzuk betetzen ditu: gorputza estaltzeaz gain, tenperaturaren kontrola ahalbidetzen du eta ukipena eta gauzen gogortasuna ere antzematen ditu.

  • Ukipen sentsazio hutsa baino ez denak, eragilearen indarra areagotuz gero, presio sentipena eta mina ere eragin ditzake. Modu berean, ezberdina da ukimenaren sentsibilitatea gorputz atalen arabera: sentikortasun hori oso bizia da mihian, ezpainetan, esku ahurretan eta hatz muturretan.

  • Larruazalaren egoerak ere sentikortasuna baldintza dezake; hiperkeratosiak (larruazal lodituak), hotzak eta anemiak sentsibilitatea gutxiagotzen dute.

Entzumenaren  inguruko zenbait bitxikeria:

 

  • Itsasontzian zoazenean marea zaitezke. Hori entzumenak garunari informazioa pasatzen diolako gertatzen da: entzumenak esaten du mugitzen ari zarela baina zure begiek kontrakoa adierazten dute.

  • Bueltaka hasi eta bat-batean gelditzen bazara, zure entzumenari ez dio denbora ematen garunari mezu hori bidaltzera eta mareatua sentitzen zara.

  • Haurrek helduek baino entzumen sentiberagoa dute.

  • Zenbait animaliek entzumena ezohiko lekuetan daukate. Kilkerrek, esate baterako, aurreko hanketan daukate eta matxinsaltoek, berriz, gorputzaren alde banatan.

     

     

     

     

     

     

     

     

     

Ikusmenaren inguruko zenbait bitxikeria:

 

  • Begia argazki-makina batekin konpara dezakegu, horrela, objektiboa kristalinoa izango litzateke; diafragma, irisa; eta argazki-orria, berriz, erretina.

  • Gizakiengan, irisak markatzen du pertsona baten begien kolorea. Irisaren melanina kopuruaren arabera gizakiak begi urdinak, marroiak, beltzak... izan ditzake.

  • Jaiotzen garenetik begiak tamaina berekoak dira baina sudurra eta belarriak beti doaz hazten.

  • Daltonismoa, ikusmenaren nahasmendu bat da; daltonismoa dutenek ezin dituzte zenbait kolore bereizi. Nahasmendua hereditarioa da eta sexuari lotuta dago. Horregatik, oso emakume gutxik dute gaixotasun hori eta, aldiz, gizonezkotan hamarretik batek daltonismoa du. Daltonismo mota ezberdinak daude: kolore gorria eta berdea behar bezala ez bereiztea; kolore urdina eta horia ez bereiztea...

     

     

     

     

     

     

     

     

     

Usaimenaren inguruko zenbait bitxikeria:

 

  • Gizakiaren sudurrean milioi bat usaimen-zelula baino gehiago daude, sudur-barrunbearen hondoan kokatuak.

  • Gizakiak 10.000 usain bereizten eta gogorarazten ditugula esaten da.

  • Jaiotzeko unean usaimena aski garatua dago eta sei egunetako haur batek, jada, usain atsegin (fruta) eta desatseginak (arrain ustela...) bereizten ditu. Gainera, jaioberriek usain ezagunekiko zaletasuna dute eta gaitasun hori erabiltzen dute amaren usaina bereizteko.

  • Gizakiaren usaimena ahula da ugaztun haragijaleek dutenaren ondoan. Txakurrek eta beste animalia batzuek usaimena oso garatua dute. Horrela, usaimen-epitelioz estalitako gunea gizakietan baino handiagoa dute (gizakiek sudur-barrunbearen sabaiko 5 cm2 dute soilik estalia).

 

 

bottom of page