top of page

Espazioak

Baratza: 

 

Honetan, hainba praduktu landatzen ditugu, haien jarraipena egiten dugu eta ondoren hasita daudenean, jantokian sukaldatzen dituzte.

Barruko patioa: 

 

Patio orduan honetara ateratzen gara eta gela guztien arteko harremanak egiten ditugu. Hamaiketakoa jaten dugu eta haizea artzen dugu espazio natural batean.

Kanpoko patioa: 

 

Gela bakotza klase orduan jarduera bat aire librean egin nahi badu patio honetara ateratzen da eta horretaz gain, gurasoak umeen bila datozenean, patio onetan itxaroten dituzte haurrak.

Jantokia: 

 

Gela honetan, bazkaltzeko orduan elkartzen gara. Bazkaldu egiten dugu eta bukatzerakoan dena jaso ondoren, hortzak garbitu eta patiora ateratzen gara. Tikientzako mahai batzuk daude eta handientzako beste batzuk.

Logelak: 

 

Gela honetan, siesta egiten dugu bazkaldu ondoren goxo goxo lo eginez. Bakoitza bere ohea eta bere manta dauka. Gainera nahi izanez gero, bakoitza bere pelutxearekin lo egin dezake.

Komunak: 

 

Txikien geletan, barruan, komun bana daukate baina haundientzako, guztientzako komunak daude. Hauek aldatzeko laku bat ere badaukate.

Gelak: 

 

Talde bakoita bere gela dauka. Guztiak tamaina berekoak dira  baina txikientzako antolamendu bat dauka eta handientzako beste bat.  Dena den, bietan material eta baliabide desberdinak aurkitu daitezke jarduera gehienak egin ahal izateko.

 

- Txikiena: mahai gutxiago ditu, eta espazio zabalak nagusi dira.

 

- Handiena: irakur-idazmenerako baliabide gehiago ditu, baina hala ere, umearen askatasuna eta autonomia sustatzen dituen espazioak sortu nahi izan ditugu.

Psikomotrizitate gelak: 

 

Hauen helburua, umeen mugimenduen autonomia garatzea da. Eta honekin batera, irudimena sormena eta askatasuna eskuratzea. Mugmendu anitzak egiteko prestatuta dago eta espazio irakia da.

bottom of page