top of page

Gorputza ezagutzera goaz!

1. jarduera:

Taldekatzea: Banakakoa

 

Espazioa: Jolas heuristikoaren gela

 

Materialak: ispiluak, koltxonetak, musika jartzeko ekipoa

Azalpena:

 

 

1.  Jolas heuristikoaren gelan gaude, baina gaur gorputzarekin jolastuko gara, eta honekin batera gorputza ezagutuko dugu. Ikusten dituzue ispilu handi hauek? Gure gorputza ezagutzeko eta jolasteko erabiliko ditugu. Gela honetan dagoen tenperatua goxoa da, beraz nahi duenak pardelarekin edo kuleroekin bakarrik gera daiteke, eta laguntza behar baduzue eskatu!

 

 

2.  Musika entzuten dutenean jarduera hasiko da, baina musika kentzerakoan jarduera bukatu egingo dela. Musika lasaia erabiliko dugu jarduera hau egiteko.

 

 

3.  Bertan dauden ispiluen aurrean kokatuko ditugu haurrak, koltxoneta gainean. Haurrak nahi duten moduan, hau da, erdi biluzik ala arroparekin, ispiluen aurrean kokaturik, norbera bere gorputzarekin edo bere gelakidearekin esperimentatzen eta jolasten utziko dugu.

 

 

 

 

bottom of page