top of page
6. jarduera:      Oh bugi-bugi

Taldekatzea: Talde osoa

 

Espazioa: Edozein gelatan

 

Materialak: musika jartzeko ekipoa

Azalpena:

 

 

1. Denak zutik korro batean jarrita abestiaren letra ikasiko dugu.

 

 

2. Irakasleak esaten duena errepikatu beharko dute haurrek

 

 

3. Letra ikastean keinuak sartuko dizkiogu:

 

 

Oh bugi bugi bugi bai…

Zati honetan korroan jarrita aurrera ibiltzen joago gara besoak astinduz. Abestiak “Bai” esaten duenean saltotxo bat emango dugu besoak goraka bultzatuz. Eta “paran pan pan pan pan” zatian saltoak emango ditugu aurrera eta atzera.

 

Bigarren zatian gorputz atalak jorratuko ditugu abestiaren bitartez. Ade batetik abestiaren letrak lagunduko digu baina bestetik, aipatzen den gorputz atala erakutsi behar dugu.

Abesti osoa errepikatun behar da baina gorputz atalak aldatzen joango dira.

 

 

 

 

 

 

Abestia:

 

 

O, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

 

Hau da nire behatza,
hau da beste behatza,

hau da nire eskua,
hau da beste eskua.

 

O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

 

Hau da nire ukondoa,
hau da beste ukondoa,
hau da nire sorbalda,
hau da beste sorbalda.

 

O, bugi…

 

Hau da nire hanka,
hau da beste hanka,
hau da ipurdia,
berriz ipurdia.

 

O, bugi…

 

Hau da belarri bat,
eta hau da bestea,
burua beheraka,
burua goraka.

 

O, bugi…

 

Hau da nire begia,
hau da beste begia,

hau da sudur punta,
hau da aho zuloa.

 

O, bugi…

 

 

 

 

bottom of page