BULLING-A
ZER DA BULLING-A?
Bullying-a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa da, botere gehiegikeriaren egoera dramatikoa adierazten duena eta nagusitasun-menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren gainean.
Nora Rodriguez bullying-ean aditua den pedagogoak ere antzeko definizioa ematen du: "Ikasketa zentroetan gertatzen den beldurrarazte prozesua da, sistematikoa eta hazten doana, lagun batzuek beste bati egiten diotena taldearen onespenarekin".
Bulling-a ez da arazo berria, betidanik egon baitira baztertutako lagunak, irainak jaso dituztenak, harroputzak eta ahulak. Gehienetan kaltetuek barruan eramaten dute sufrikarioa, isilpean. Batzuetan ondorioak ikusten dira, bestetan ez.
NORENA DA BULLING-AREKIN BUKATZEKO EGINKIZUNA?
Bullying-a ez da gazteen arazoa, gizarte osoarena baizik. Horregatik, erantzukizuna ere denona da, ez gazteena soilik, irakasleena soilik edo gurasoena soilik. Ondorioak ere, denok jasaten baititugu.
NOLA BUKATU ARAZO HONEKIN?
- Gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa eta elkarlana.
- Gazteekiko komunikazioa.
- Harremanak zaintzea.
- Neurriak hartu aurretik ongi hausnartu
- Ekintzak planifikatzeko denbora hartu.
- Administrazioekin, arduradun politikoekin, hezkuntza arduradunekin, profesionalekin, familiekin eta abarrekin lan egitea gure zentroa seguruagoa eta sanoagoak izateko.
"Hau ez da segurtasun arazoa soilik, baizik eta osasun arazoa: eskola osasuna, afektibitate osasuna, osasun emozionala"
AHOLKUAK
Irakasleentzako aholkuak
- Erne egon eta moztu.
- Koordinazio lana: informazioa trukatu.
- Gainbegiratu
- Serio hartu eskaerak.
Gurasoentzako aholkuak
- Ez hitz egin gaizki beste haurretaz.
- Talde desberdinekin ibiltzen erakutsi seme-alabei, ez beti lagun berberekin.
- Balioen transmisioa, errespetua.
- Komunikazioa mantentzea.
Ikasle erasotuarentzako aholkuak
- Esan ez sentitzeko errudun esaten dizkiotenagatik.
- Esan ez identifikatzeko esaten dioten guztiarekin.
- Irainari halago bat bezala erantzun.
- Tutorearekin hitz egin.
- Inoiz ez erantzun beste irain batekin.
http://www.hikhasi.eus/artikulua/949