top of page

Hezkidetza

ZER DA:

 

     Pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at heztea da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe. Neska-mutilak batera, elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da hezkidetzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea. Honetarako familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortzea garrantzistua da.

ZERTARAKO:

 

  • Neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzeko

  • Estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera uzteko.

  • Gizarte ez-sexista baterako bidea egiteko.

  • Neskak eta mutilak eskubide berdintasunetik abiatzeko.

  • Genero indarkeria ekiditeko

HELBURUAK:

 

  • Erabakiak hartzean heldutasuna sustatzea

  • Nor bere burua, ingurunea eta honek eskain dezakeena ezagutzea

  • Pertsona bakoitzari lanbideari dagokionez dituen ametsak eta irudiak bilakatzen laguntzea, gehienetan osatu gabeak izaten baitira eta estereotipoetan oinarritzen baitira; bide horretatik erabakiak kontzienteki eta arduraz hartzen lagunduko diogu.

  • Ikasleak tradizionalak ez diren lanbideak aukeratzera bultzatzea.

  • Bizimodu profesionalaren eta pertsonalaren arteko jarraitasunaz ohartaraztera.

     

bottom of page