LEHEN SOROSPENERAKO
INFORMAZIOA
ARTATZEKO ARAU OROKORRAK:
Ongi al zaude?
1) Lasaitasunez jokatu.
2) Biktima lurrean etzan, burua atzeraka edo albo batera.
3) Azterketa orokor bat egin ondorioak behatzeko.
4) Zauritua lekutik ez mugitu.
5) Arnasketari eta odol jarioei erreparatu.
6) Konortea galduz gero, ez zaio edaten emango.
7) Biktima gorputz tenperatura atsegina mantendu, mantekin tapatuz.
8) Medikuari deitu edo ospitalera erman.
9) Zauritu bat baino gehiago badago, egoera okerrenean dagoenari erreperatu.
LARRIALDIKO ARTATZE-EGOERA BATEAN JARDUTEKO MODUA:
Edozein istripu gertatuz gero, jardunbidea hau da:
1) BABESTEA: Ezbeharra izandakoa nahiz soroslea arriskupean ez daudela ziurtatzea.
2) ALERTA JOTZEA: Posible denean, “osasun-zerbitzuei deitzea” istripuaren berri emanez eta LARRIALDI-SISTEMA abian jarriko da.
3) SOROSTEA: oinarrizko BIZI-KONSTANTEAK egiaztatu behar dira (konortea, arnasketa
eta lehen laguntza ematea).
Eta istripu bat gertatzen denean egin beharreko lehendabiziko gauza laguntza psikologikoa ematea da.
KONORTEA GALTZEA:
- Arina izan daiteke: zorabialdi edo lipotimia baten ondorioa baldin bada.
- Larria izan daiteke: lesio traumatiko baten edo bestelakoren baten ondorio baldin bada. Zaurituaren bizia arriskuan jar daitekeelako.
Horregatik, lehenik eta behin egoera hori eragin duen kausa ezagutzen ahaleginduko gara, kanpoko seinaleei erreparatuz; horiek adieraziko digute zaurituaren larritasun-maila.
ZAURIAK ETA HESGAILUAK:
Lesio hauetan, azala urratzen eta odola kanpora ateratzen da. Zauriek beti ertzak ageri dituzte. Hainbat motakoak (larritasunaren arabera) izan daitezke:
-
Arinak: azalekoak eta garbiak.
-
Larriak: larritasunaren zergatia luze-zabala, Sakonera, ertzen arteko tartea, kokagunea eta Konplikazioak egotea izan daiteke.
-
Sorburuaren arabera: Ziztakariak sortutakoak. Gorputzaren barruan substantziak sartzen dituzt eta. ez dute odol askorik ateratzen.
-
Ebakidunak: objektu ebakitzaile eta zorrotzek sortutakoak. Ertzak erregularrak eta garbiak izan ohi dira.
Begiak: ez ditugu ez ukitu ez manipulatuko
-
Makatuak: objektu kamutsek sortutakoak. Ertzak irregularrak izan 2 begiak estaliko ditugu. ohi dira eta zauriaren ingurua ubeldurik egoten da.
-
Ebakidun-makatuak: zauri berean alde bat ebakia dago, eta beste bat makatua.
-
Transfixio-zauriak: sarrerako eta irteerako zuloa dutenak.
* Zauria arina bada: Eskularruak jantzi, eskuak garbitu, zauria ur eta xaboiz garbitu, zauritua osasun-zentro batera eraman, tetanosaren kontrako txertaketa ziurtatu, zauritua lasaituko dugu, odoljariorik badago, eten egin behar dugu, ez da zirikatu behar eta ezta pomadarik eman eta zauriaren ingurua estali eta
inmobilizatuko dugu.
Bularraldea: ez atera objekturik. Apositu eta hesgailuez itxi. Sabela: ez ukitu ez manipulatu. Segurtasuneko albo- posizioan, jarri eta ez eman edatekorik.
ZAURIEN GAINEAN EZ DA INOIZ ERABILI BEHAR
Kotoia, mukizapiak edo paperezko aho-zapiak: biloa askatzen dute eta erraz zirpiltzen dira, beraz, zaurien ertzetara itsasten dira, infekzioa sortu dezakete.
Alkohola, iodoa, lixiba eta abar: desinfektagarri indartsuak dira, baina zaurien ertzak erretzen dituzte.
Antibiotikoak dituzten pomada edo hautsak, gaixoa alergikoa izan daiteke.