top of page

 

TEKNOLOGIA BERRIAK

 

 

 

       Gaur egun, Teknologia Berri asko agertu dira gure eguneroko bizitzan eta hala eta guztiz ere, Papertek horri buruz pentsatzen zuenarengandik aldenduta, eskolak bizirik dihardute eta TB agertu diren arren, haurren hezkuntza eta ikaskuntza eskolan ematen jarraitzen da. Are gehiago, TB eskoletara sartu dira (ordenagailuak eta pantaila digitalak) eta egungo haurrek txiki txikitatik hauek erabiltzen hasten dira, bai eskola barruan bai kanpoan. Irakasleek ere hezkuntzaren munduan ordenagailuak erabiltzen hasi dira, gutxi batzuk erabiltzen dituzten arren,  baina ez dituzte hauek dituzten onurak erabiltzen. Irakasleek emango duten materia bilatzeko erabiltzen dute gehien bat.

 

     Ahalegin handiak egiten ari dira Teknologia Berriak hezkuntzan sartzeko eta aktiboki erabiltzeko. Hauek erabiltzearen sustatzailerik boteretsuena gizartea da. TB gizarte kapitalean sartzeko erabiltzen dute, izan ere, geroz eta TB berriagoak eta modernoagoak egiten dituzte eta horiekin ikasteko modu desberdinak hartzea sustatu nahi dute.

      Aditu askoren ustez, TB geroz eta gehiago erabiltzen diren gizartean bizi gara eta kezkatuta daude eskolatik kanpo hauen erabilera geroz eta larriagoa delako. Hau da,  eskolan erabiltzen dituzten ordenagailuen erabilera murriztua dute eta gelako lanak egiteko edo bilatzeko erabiltzen dute. Baina eskolatik ateratzean TB erabileraren portzentaia igo egiten da eta nahi dutenerako erabiltzen dute (bideo jolasak, lagunekin hitz egiteko, entretenitzeko,…). Beraz, eskoletan ematen zaien erabilera aspergarria iruditzen zaie denbora librean erabiltzen dutenarekin konparatuz. Esan bezala, denbora librean beste modu batzuetan erabili eta gero klasean hauei ematen zaien erabilgarritasuna aspergarria iruditzen zaie.

 

     Hori dela eta, gure eskolako irakasleek aholku moduan honakoa kontuan hartu dugu; haurrei azaldu behar zaiela TB informazioa bilatzeko ere baliagarriak direla eta horretarako irakasleek alfabetizazio digitala behar dutela. Hau da, umeei jakinarazi behar zaie ordenagailuak ez direla jolasteko bakarrik erabiltzen eta badituztela modu anitzak dibertigarriak suerta daitezkenak. Horretarako, azpimarratu beharra dago teknologia berrien gizarte honetan hezkuntza zehatza behar dugula TB bide hauei buruz ikasteko.

bottom of page